Gaur egun zaintza lanak antolatzeko dugun moduak ez ditu gizartean dauden beharrak asetzen. Egun, sistemak ez du gaitasunik biztanleriaren geruza askoren ongizatea bermatzeko eta datozen urteetan egoerak okerrera egingo duela iragartzen dute datuek, zaintzak beste era batera antolatzen ez baditugu behintzat. Zaintza krisiaz mintzo gara feminismotik; izan ere, biztanleriaren zahartzeak, menpekotasun indizearen gorakadak, emakumeen lan merkaturatzeak, askotariko familia ereduen hedapenak (besteak beste, familia geroz eta txikiagoen eratzea) eta, bereziki, politika neoliberalen garapenak zaintzak antolatzeko moduetan inpaktu handia izan dute eta ez dugu gaitasunik zaintza eskubide kolektiboa bermatzeko.
2020ko maiatzan aurkeztu genuen Zaintza lanen demokratizaziorantz: Beterri-Buruntzaldeako zaintza erregimenaren diagnostikoa eta ekintzarako proposamena 2020 lana. Hernanin, hainbat egitasmo jarri ditugu martxan harez geroztik, baina herritarron arteko eztabaidan sakondu nahi dugu, eta aztertu zein konpromiso gehiago har ditzakegun.
Apirilaren 1ean eta 2an zurekin zaintzaren inguruan hausnartu nahi dugu, Hernani zaintzailerantz urrats gehiago emateko. Hantxe ikusiko garelakoan.
EGITARAUA
Ostirala 1
- 17:00 Harrera.
Bienvenida. - 17:30 Zaintzak erdigunean.
Zertaz ari gara?
Cuidados en el centro.
¿De qué hablamos?
Naia Torrealdai Euskal Herriko Bilgune Feminista. - 18:30 Zaintza lanen demokratizaziorantz.
Beterri-Buruntzaldeako zaintza lanen diagnostikoa eta ekintzarako proposamena.
Hacia la democratización de los cuidados. Presentación del diagnóstico de Beterri-Buruntzaldea. - 19:15 Zertan aurreratu dugu? Maitelan, Auzozaintza sare publiko-komunitarioa,Tratu onen herria.
¿Qué hemos adelantado? Maitelan, Red Pública Comunitaria de cuidados, Hernani por los buenos tratos.
Larunbata 2
- 10:00 Mahai ingurua:
· Radars Bartzelona
· Col·lectiu Punt 6. Bartzelona
· Trabajadoras no Domesticadas
· Matia Fundazioa
Mesa redonda:
· Radars Barcelona
· Col·lectiu Punt 6. Barcelona
· Trabajadoras no Domesticadas
· Fundación Matia - 12:30 Eztabaida. Zaintza lanen demokratizaziorantz urrats berriak.
Debate. Nuevos pasos hacia la democratización de los cuidados.
Itzulpengintza zerbitzua egongo da.
Habrá servicio de traducción.
Haur zaintza zerbitzua egongo da.
Habrá servicio de cuidado de menores.