Zer eskaintzen dugu?
SENTSIBILIZAZIOA ETA ESKU HARTZEA
JAIETAN INDARKERIA MATXISTARIK EZ!
- Euskal Herriko hamaika herrietako jaietan, 15 urtetik gorako ibilbidea du Emagin Elkarteak. Informazioa banatzen jardun dugu, orotariko herritarrekin sentsibilizazio lana egin dugu, eta erasoak pairatu dituztenekin esku hartu dugu.
- Mugimendu edota teoria feministak izan ditugu beti ardatz, jai giro parekideak zein askeak sustatzeko, eta pedagogia feministak eskainitako tresnak baliatu ditugu helburu horretarako.
- Azken urteetako esperientziak erraminta zein egokitzapen berriak eskatu dituzte. Askotariko indarkeria matxistei aurre egiteko, honakoa duzue gure proposamena:
INFORMAZIO GUNEA
Indarkeria matxisten prebentzioa eta sentsibilizaziorako gunea.
Herritar oro indarkeria matxistaz kontzientziatzeko jai eremuan kokatutako informazio gunea da. Helburuak: emakume*, neska* gazte zein LGTBI+fobia pairatu dezaketen pertsonen askotariko erasoen gaineko bizipenak eta iritziak jasotzea; eraso horien gaineko informazioa zein horiei aurre egiteko tresnak eskaintzea eta, eraso matxistak ez gertatzeko gizon eta mutilak ohartarazteko gunea da, prebentziorako eta erasorik gertatuko balitz, erantzuna bideratu ahal izateko.
ARRETA PUNTUA
Eraso matxisten aurrean arreta eta eskuhartzerako puntua.
Helburuak: jaietan gertatzen diren edozein intentsitateko eraso matxisten aurrean, erasoa jasan duenari aurrez aurreko nahiz telefono bidezko arreta emozionala zein bide laguntza eskaintzea eta, horri aurre egiteko dituen aukeren gaineko informazio egokia eta aholkularitza eskaintzea.
SALAKETA ETA ARRETA TELEFONOA
Indarkeria matxisten aurrean salaketa eta arreta telefonikoa.
Helburuak: jaietan gertatzen den edozein intentsitateko eraso matxista identifikatzea; horren aurrean erasoa jasan duen pertsona beste zerbitzu batzuetara bideratu ahal izatea, egoerari aurre egiteko baliabideak eskainiz; eta, betiere egoerak hala eskatzen badu, erantzun soziala aktibatzeko kudeaketa bideratzea.
KONTRATAZIOAK:
722 711 311
arretafeminista@emagin.eus
Egin eskaria zerbitzua eskeini baino hilabete lehenago gutxienez.