Zizur debekatutik, Zizur librera emakumeentzat

Zizur debekatutik, Zizur librera emakumeentzat

ZIZUR DEBEKATUTIK, ZIZUR LIBRERA EMAKUMEENTZAT

Egitasmo honen hazia Zizur Nagusiko kolektibo feminsiten (Zizurko Talde Feminista eta Mujeres Libres) eta Udaleko Berdintasunerako Zerbitzuaren arteko elkarlanetik sortzen da. Proiektuaren helburua emakume nahiz identitate ez norbatiboentzako herriko puntu kritikoak identifikatzea eta hauei aurre egiteko proposamenak zehaztea izango da. Beldurra edo intseguritatea sortzen dizkiguten puntu edo esapzio hauek dimentsio urbanistiko edo arkitektonikotik aztertzeaz gain, dimentsio erlazional eta sozialetik ere azetrtu ditugu.

Proiektuaren bigarren helburu bat, Zizurko emakumeen ahalduntzea eta parte hartze sozio-politikoa bultzatea izango da. Horretarako, metodologikoki Ikerketa Ekintza Partehartzailea erabili dugu. Sakoneko elkarrizketak eta talde eztabaidak egiteaz gain, saio presentzialez osatutako prozesua jarri dugu martxan bertako emakumeekin. Beraiek izango dira, berdintasun sailarekin batera, gerora Zizur aske baten bidean ekintza eraldatzaileak burutuko dituztenak