ORDIZIAN INDARKERIA MATXISTEN AURREAN JARDUTEKO I. PROTOKOLOA

ORDIZIAN INDARKERIA MATXISTEN AURREAN JARDUTEKO I. PROTOKOLOA

ORDIZIAN INDARKERIA MATXISTEN AURREAN JARDUTEKO I. PROTOKOLOA

2020. urtean egin zen indarkeria matxista kasuen aurrean Ordizia mailan erantzuteko lehenengo protokolo saiakera. Orduan herritarren parte-hartzea nahikoa ez zela izan iritzita, bertan behera gelditu zen egitasmoa. Amore eman gabe, Ordiziako Udalak 2022. urtean berriro heldu zion proiektuari. Bigarren saiakera horretan, Emagin Elkartearen laguntza teknikoarekin eta metodologia parte-hartzeaileak premisa gisa harturik. Harrez gero, herriko mugimendu feministarekin, elkarte ezberdinetako ordezkariekin, Udal zinegotzi zein teknikariekin eta norbanakoekin aritu gara indarkeria matxista kasuei erantzuteko Ordiziako I. protokoloa osatzen. Prozesu horretan, azken urteetan indarkeria matxistari erantzuterakoan nola udal mailan hala herriko mugimendu feministan eskuratu diren jakintzak barne-hartu dira, alde batetik. Eta elkarlana oinarri izanda, orain arte eraso matxistei eman zaien  erantzuna hobetu da, beste aldetik. 2023an ikusiko dute prozesuan adostutakoek argia, eta orduan hasiko da baita ere protokoloaren herriratzea.

ordiziko lansaioa

Udal protokoloak

Udal protokoloak

UDAL PROTOKOLOAK

Azkeneko urtean Larrabetzu, Ordizia eta Araitz-Beteluko udalerrietako eraso matxisten aurrean jarduteko eta erantzuteko protokoloak berritu edo sortu ditugu prozesu parte hartzaileen bitartez. Horretarako, bertako ordezkari instituzionalak, emakume taldeak, eragile sozialak, elkarte kulturalak edo kirol ekarteak, etab. gonbidatu ditugu eta bide batez, hauen sentsibiliaziorako eta formaziorako baliatu ditugu prozesu hauek. Udalak indarkeria matxista kasu baten berri izaterakoan, nola jokatu eta ze pauso eman behar dituen jasotzen da protokolo hauetan. Bide batez, erantzun soziala ze kasutan eta nola antolatuko den ere zehazten da.

Honetaz gain, Araitz-Beteluko kontzientziazio kanpainarako eskuorriak eta panelak ere diseinatu genituen:

Larrabetzuko protokoloaren maketazioa
Araitz-Beteluko kontzientziazio kanpainarako eskuorriak
Araitz- Beteluko panela, ekin autodefentsa feministari
Indarkeria sexistaren izotzmendia, Araitz-Beteluko panela

Elkarte eta kolektiboetan eraso matxisten kudeaketarako protokoloak egiteko gida

Elkarte eta kolektiboetan eraso matxisten kudeaketarako protokoloak egiteko gida

ELKARTE ETA KOLEKTIBOETAN ERASO MATXISTEN KUDEAKETARAKO PROTOKOLOAK EGITEKO GIDA

Elkarte eta kolektiboen barruan salatzen diren eraso sexistak gero eta gehiago dira, eta hauek kudeatzerakoan zalantza ugari sortzen zaizkigu. Gainera, egungo justizia ereduak ere zalantzak sortzen dizkigu. Emagin Elkartetik, azken urteetako esperientzia oinarri, tresna praktiko hau sortu nahi izan dugu. Kontziente gara askotan eraso hauek konplexuak direla, harreman pertsonalak zeharkatzen dituzte askotan, eta errespetuz, zaintza, ardura eta humiltasun askorekin egin behar dira prozesuak.

Protokoloak egiteko gida

LAGA MANKOMUNITATEKO KOORDINAZIORAKO PROTOKOLO INTERINSTITUZIONALA

LAGA MANKOMUNITATEKO KOORDINAZIORAKO PROTOKOLO INTERINSTITUZIONALA

LAGA MANKOMUNITATEKO KOORDINAZIORAKO PROTOKOLO INTERINSTITUZIONALA

Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko berdintasun zerbitzuak hala eskatuta, udalerri hauetan eragingo lukeen genero Indarkeria Kasuetan erakunde-arteko koordinazioa ahalbidetzeko protokoloa osatzeko aurre diagnostikoa eta protokoloa egin ditugu ikasturte honetan. Emakumeen kontrako indarkeria dela eta, esku hartze integral baten ikuspegitik, erakundeen jardun eta erantzuna bateratzea dute helburu nagusi protokoloek, Nafarroako Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Koordinatzeko Erakunde arteko III. Akordioak ezarritako esku-hartze esparru berrian jasotzen den eran. Protokolo bat, arau eta estandarren multzo bat da, protokoloa sinatzen duten eragileek nola jokatu behar duten adierazten duena. Eta emakumeen aurkako indarkeria kasuetan esku hartze integralak, homogeneoa eta neurrikoa izan dadin, protokoloak egituratzea ezinbestekoa da, Emakumeen Aurkako Indarkeria, jarduteko eta koordinatzeko Tokiko Protokoloak Prestatzeko Gida-k (Ibarrola, 2018) jasotzen duen eran. Halaber, protokoloak tresna erabilgarri dira jardunbideak normalizatu, eragin handiagoa izan dezaten lagundu eta emakumeen aurkako indarkeriaren forma eta adierazpen guztien eraginari buruzko informazioa jasotzeko.

INDARKERIA MATXISTAREN PREBENTZIO EZ MIXTOA IKASTETXEETAN

INDARKERIA MATXISTAREN PREBENTZIO EZ MIXTOA IKASTETXEETAN

INDARKERIA MATXISTAREN PREBENTZIO EZ MIXTOA IKASTETXEETAN

Aurten ere Leioan indarkeria matxistaren prebentzio ez mixtoa landu dugu -Barandiaran, Betiko, Mesedeetan zein Adsis- ikastetxeetan. Neskekin autodefentsa feminista landu dugu, eta mutilekin, berriz,  maskulinitate berriak. Hala nola, genero desberdintasunaren inguruan hausnartu dugu, baita patriarkatuak gure jendartean dituen ondorioetan ere. Oro har, nesken ahalduntze pertsonal zein kolektiboan eta mutilen botere desjabekuntzarako bidean urrats garrantzitsuak ematen hasi gara.