Prozedura feministak: ezagutza, ikerketa eta herrigintza

Prozedura feministak: ezagutza, ikerketa eta herrigintza

PROZEDURA FEMINISTAK: EZAGUTZA, IKERKETA ETA HERRIGINTZA

Betidanik izan dute mugimendu sozial zein elkarteek haien ezagutza arloan sakontzeko eta ikerketak bideratzeko grina baina, azken urteotan, interes hori areagotu dela uste dugu; ikerketa interbentzio eta eraldaketa sozialerako ezinbesteko estrategia bilakatu da, eta zapalkuntzak ikusgarri egiteko tresna paregabe bihurtu da.
Alta, unibertsitateko testuinguruetan gertatzen dira ikerketa gehienak, eta ezagutza bertan bakarrik garatzen dela uste du gehiengoak. Eremu honetan dagoen tradizio positibistaren nagusitasunak zein ikerlarien artean dagoen konpetentzia eta indibidualizaziorako joerak zaildu egiten du ikertu eta ezagutzen dena jendartearen eta, bereziki, herrigintzan dihardutenen mesedetan jartzea.

Ikastaro honetan, ikerketa eta metodologia feministek eskaintzen dituzten ikerketa tresna berriak ezagutzeko tartea eskaintzeaz gain, ezagutzen elkartrukea eta horizontaltasunean zein kidetasunean oinarritutako jakintzen eraikuntza nola garatu aztertu nahi dugu. Halaber, egun, ikerketa eta herrigintzaren esparruan dauden egitasmoen ezagutza bultzatu eta horien arteko saretzea bermatzeko beharrezkoak ditugun tresnak identifikatu nahi ditugu.

Ikerketa eta ezagutza feminista herrigintzatik birpentsatu nahi ditugu eta, era berean, herrigintza ikerketa eta ezagutza feministatik aldatu nahi dugu.

Azaroaren 10a, ostirala:

Gure genealogia feministan barrena. Emagin Elkartea.
Gerra gauza alu hori. Amagoia Gurrutxaga Uranga.

Azaroaren 11, larunbata:

1. Sarrera: Jakintza eta ezagutzaren eraikuntza komunitarioa. Emagin Elkartea.

2. Mahai-ingurua: Eraldaketarako ikerketa-ereduak.
Hizlariak: Haize Barcenilla, Oihane Uitzi (Ikerbiltza) eta Marta Barba (Simref).

3. Mahai-ingurua: Eraldaketarako ikerketa-esperientziak.
Hizlariak: Itziar Gandarias, Miren Guillo, Joxemi Zumalabe eta Katakrak.

4. Eztabaida: Herrigintzak zein ikerketa-eredu behar du?
Zer tresna eta egitura behar ditugu horrelako ikerketak eta esku-hartzeak garatu ahal izateko? Zeintzuk dira ikerketa eta esku-hartze eremu nagusiak? Zenbait metodologia aplikatuz, ezagutza, ikerketa eta esku-hartzearen mapa osatuko dugu.

Antxeta irratiarekin elkarlana: Komunikazio parekidea lantzeko oinarrizko gida

Antxeta irratiarekin elkarlana: Komunikazio parekidea lantzeko oinarrizko gida

ANTXETA IRRATIAREKIN ELKARLANA:
KOMUNIKAZIO PAREKIDEA LANTZEKO OINARRIZKO GIDA

Antxeta Irratiarekin batera, komunikazio parekidea lantzeko ESTILO LIBURUA egiten ari gara. Oinarrizko irizpideak lantzen ditugu kazetaritzan informazioaren trataera egokitasunez landu dadin.

Audientziak jasotzen duen informazioan sarritan, genero desorekak ematen dira. Begirada androzentrikoa gainditzeko irizpide lagungarriak behar dira. Era berean, informazioaren hartzaileak ez dira homogeneoak, adin, klase, jatorri eta genero ezaugarri ezberdinak dituzte eta horrek informazio inklusiboa egitea eskatzen du.

Akitaniako Departamenduko irratientzako Estilo Liburu hau egitearekin batera, formazio saioak ematen ditugu irrati hauetako profesionalei bideratuta.

Eraldaketarako pedagogiak _ Jarduera feministak hezkuntzan: Hezkidetza

Eraldaketarako pedagogiak _ Jarduera feministak hezkuntzan: Hezkidetza

ERALDAKETARAKO PEDAGOGIAK _ JARDUERA FEMINISTAK HEZKUNTZAN: HEZKIDETZA

Badakigu hezkuntza oinarrizko zutabe bat dela jendarte baten eraikuntzan. Garrantzitsua izango da, beraz, feminismotik hezkuntzaren alorrean eragitea eta genero perspektiba txertatzea. Baita ere, hezkuntzan ibiltzen diren hezitzaile nahiz agenteekin lan egitea hauek pedagogĂ­a eta praktika feministak garatu ditzaten.

Horregatik, aurten ere Emagin Elkartetik hezkidetzaren inguruko ikastaroa antolatu dugu Bizkaiko Urtxintxarekin batera Gipuzkoa, Bizkaia eta Araban. Teoria feministaren oinarriak, pedagogĂ­a feministak eta hezkidetzarako estrategiak landuko dira modu dinamiko eta parte hartzailean. Hernanin, Bilbon eta Gasteizen izena emateko idatzi hona: urtxintxa@urtxintxaeskola.eus

 

Eskola Feminista abian, Lab-en

Eskola Feminista abian, Lab-en

ESKOLA FEMINISTA ABIAN, LAB-EN

LAB sindikatuak martxan jarri berri du Eskola Feminista. Uste dute sindikatuan emakumeak egote hutsak ez duela, inondik inora, praktika feminista bermatzen eta androzentrismoa sindikatuan gailentzen den ikuspegia dela, oraindik. Horregatik, eta sindikatuan emandako urrats feministak oso garrantzitsuak izan direla aitortuta, ezagutza feministaren aldeko hautua egin dute. Sindikatua osatzen duten kide guztiei eskaini nahi diete formazio politikoa uste baitute guztion ardurarekin bilakatuko dela sindikatua feminista.

Analisia, formazioa eta eztabaidarako tartea izango dute sindikalgintza birformulatzeko helburuarekin. Horretarako, Emagin Elkartearekin sinatu dute hitzarmena eta datozen hiru urtetarako Emagineko formatzaileen ardura izango da LABeko ordezkarien ikusmira aldatzea.