Ximurrak xamur: Zaldibiako emakumeen alhalduntzerako programa

Ximurrak xamur: Zaldibiako emakumeen alhalduntzerako programa

ZALDIBIAKO EMAKUMEEN AHALDUNTZERAKO PROGRAMA

Ximurrak Xamur izeneko programak, Zaldibiako adineko emakumeen ahalduntzea sustatu nahi du. Elkar ezagutu, saretu, hausnartu eta formatzeko espazioak sortu ditugu. Adineko emakumeen trabakuntza eta ahalduntzerako tresnak garatu nahi dira, estereitipoak deseraikiz, lanak aitortuz eta elkarrekin saretu eta indartuz. Horretarako, zine forumak, liburuen bueltako solasaldiak, formazio saioak edota ekimen parte hartzaileak antolatu ditugu.

 

ximurrak xamur

Berriatuko Udalaren politika feministak hobetzeko aholkularitza zerbitzua

Berriatuko Udalaren politika feministak hobetzeko aholkularitza zerbitzua

Berriatuko Udalaren politika feministak hobetzeko aholkularitza zerbitzua

2022tik hona eskuz-esku ari gara Berriatuako politika feministak hobetzeko lanean Emagin Elkartea eta Berriatuako Udala. Urte horretan herriko gizon eta emakumeen egoeraren berri ematen zuen diagnostiko bat osatu genuen, eta baita zapalkuntzak ezabatzen joateko Berdintasun Plan berria ere.

Egun indarrean dagoen Berriatuako II. Berdintasun Planean jasotzen dira herriko genero desparekotasunak gainditzeko 2023-2026 aldian aktibatuko diren neurriak. Halaber, Berdintasun Plana aurrera ateratzeko baliabide materialak hobetzearekin batera, giza baliabideak hobetzeko erabakia hartu zuen Berriatuako Udalak, eta horren ondorioz hasi ginen Emagin Elkartetik aholkularitza zerbitzua garatzen bertan.

Urte bete pasa da aholkularitza zerbitzu hori ematen hasi ginenetik eta orain arteko ibilbidearen balantze positiboa egiten dugu. Azpimarratuko genuke tarte horretan Herriko Politika feministak modu parte hartzailean erabakitzeko Foro Feminista sortu dugula eta baita herritarren prestakuntza feminista sustatuko duen Eskola Feminista ere. Emaitzak ikusteko oraindik bide luzeago bat behar den arren, ziur gaude bi egitasmo hauek ekarpen sakona egingo dutela Berriatuako eraldaketa feministan.

Aipatu beharrekoa da ere prozesu hauetarako behar izan ditugun baliabide grafikoen diseinuak Emagin Elkartearen komunikazio lantaldeak sortu dituela.

2024an ere ilusioz jarraituko dugu Berriatuan lanean.

Berritxuko Foro feminista kartela
Berritxuko eskola feminista kartela
Berritxuko foro feminista logoa
Berdintasun planaren argazkia
Berditnasun planaren argazkia

EAEKO EMAKUMEEN ETXEEN INGURUKO ERRADIOGRAFIA (2023)

EAEKO EMAKUMEEN ETXEEN INGURUKO ERRADIOGRAFIA (2023)

EAEKO EMAKUMEEN ETXEEN INGURUKO ERRADIOGRAFIA (2023)

Gela bat norberarentzat aldarrikatu zuen 1929an Virginia Woolf idazleak eta Hego Euskal Herriko Mugimendu Feministak jarraitu zion lorratzari. Frankismoaz geroztik, emakumeen arteko elkargune edota espazio propioen aldarrikapena etengabeko bat izan da gertuko mugimendu feministan.

Batzuk, ibilbide luzea dute eta beste batzuk, berriz, berriki ireki dira. Bakoitzak bere izaera du, bere antolatzeko modua, bere finantzazio sistema, bere instalazioak.  Bakoitzaren singulartasun horretan bada komun ugari, ordea. Hain zuzen, txosten honetan esperientzia eta praktika horietatik abiatuta Emakumeen Etxeetako errealitate, indargune eta erronkak identifikatzen dira. Horretarako, espazio horietako subjektu  printzipalekin egon gara: dinamizatzaile eta erabiltzaileekin.

Bertan jasotakoak Bilboko Galtzagorri elkarteak bultzaturiko prozesu baten barruan kokatzen dira zeinaren motibazioa Bizkaiko hiriburuko emakumeen beharrak asetzen laguntzeko berariazko espazio bat diseinatzea eta gauzatzea den. Emakundek diruz lagundutako ikerketa honetan, EAEko 9 Emakumeen Etxeetako esperientziak jasotzen dira. Lagina mugatua izan arren, gaur egun 15 Emakumeen Etxe baitaude EAEn,  ikaspen orokor batzuk ateratzeko baliagarri da.

Informazio gehiago nahi izanez gero: TXOSTENA ikusi

EAE emakumeen etxeen erradiografia
EAE emakumeen etxeen erradiografiaren helburuak
EAE emakumeen etxeen denbora lerroa
EAE emakumeen etxeen informazio fitxak

SKOLAE III. Berdintasunaren aldeko gazteak

SKOLAE III. Berdintasunaren aldeko gazteak

SKOLAE III. BERDINTASUNAREN ALDEKO GAZTEAK

Nafarroako Hezkuntza Departamentuko Hezkidetza Bulegoak jarri du abian SKOLAE programa, hezkidetza-praktikak garatu eta sendotzeko eta Nafarroako ikastetxeak eraldatzeko. Horretarako, ildo estrategikoetako bat da irakasleak etapa guztietan prestatzea eta ikasleak formatzea ere bai, berdintasunean bizitzeko gaitasuna eskura dezaten.

Proiektu honen helburu nagusia da ikastetxe bakoitzeko ikasle-talde boluntario bati berdintasunean, indarkerian, sexualitatean edo sexu-aniztasunean prestatzea. Prozesuaren amaieran talde horrek, aldi berean, ikasitakoaren deboluzio eta transmisio bat egin beharko du beren ikaskideak edo beste ikastetxe batzuetako kideak sentsibilizatuz solasaldien bidez, ikastetxean ekintzaren bat anotlatuz, proiekturen bat garatuz, bideo bat grabatu eta zabalduz…. Horrela, azken helburua berdintasun-, ekitate-, enpatia-, errespetu- eta erantzukizun-balioak transmititzea izanik, mundu bidezkoagoa eta gizatiarragoa lortzeko.
Bide hori egiteko, ikasle taldeari prestakuntza- eta hazkunde-prozesu horretan lagunduko dion ikastetxe bakoitzeko irakasle baten inplikazioa lortu nahi da.

Honetarako, Hezkuntza Departamentuak Emaginekin kontatu du 16-20 bitarteko ikastetxe ezberdinetako gazte talde hauei formazio saioak emateko eta irakasleekin ere jarraipen eta aholkularitza saioak emateko.

2021eko ekainan topaketa batzuk egin genituen 4 ikastetxeetako taldeak elkartuz ikasturteari emaiera emateko. Talde bakoitzak dinamika bat prestatu zuen aurrez eta bertan dinamiatzaile rola hartu. Topaketa hauetan proiektua azaltzen duen bideo hau grabatu zen:

SKOLAE III. Berdintasunaren aldeko gazteak

2017-2021 Hezkidetza Plana Nafarroako ikastetxe eta hezkuntza-komunitateetan gauzatzen duen programa da SKOLAE

2017-2021 Hezkidetza Plana Nafarroako ikastetxe eta hezkuntza-komunitateetan gauzatzen duen programa da SKOLAE.

 

Nork bere bizitza-proiektua aukeratzeko gaitasunak bereganatzen ikasteko prozesuan lagungarri izatea du helburu (askatasunetik eta aukera-aniztasunetik, genero-baldintzatzailerik gabe, arraza, erlijioa, maila ekonomiko eta kulturala, jatorria, eta abar edozein izanda ere); eskola-komunitate guztien eskura jartzen da, haurrak jaiotzen direnetik hezkuntza-etapa guztiak amaitzen dituzten arte.

Ibilbide osoa zeharkatzen duten hainbat kontzepturen inguruan egituratzen da SKOLAE: emakumeen eta nesken aurkako indarkeriak prebenitzea; emakumeak eta beren ekarpenak ikusgai egitea; identitate-, kultura eta sexualitate-aniztasunarekiko errespetua; partaidetza soziala; eta berdintasuna gauzatzeko konpromiso partekatua.

Lau ardatz nagusitan egituratzen da: 1) Berdintasun ezarekiko gaitasun kritikoa eta aldaketarako konpromisoa 2) Autonomia, independentzia pertsonala eta enpleguaren zentraltasuna 3) Lidergoa, ahalduntzea eta partaidetza soziala 4) Sexualitatea, elkarbizitza eta tratu onak.

Emaginetik asmo handiko eta beharrezko proiektu honekin kolaboratzen eta aholkulari lanetan ibili gara. Besteak beste, 3. ardatzaren eduki teorikoak eta jarduera praktikoak garatzeko metodologiak prestatzen lagundu dugu eta horretaz gain, on-line ikastaroaren tutoretza lanak egin ditugu urte hauetan zehar.