BAZTANGO indarkeria matxistaren eta arreta zerbitzuen inguruko DIAGNOSTIKOA

BAZTANGO indarkeria matxistaren eta arreta zerbitzuen inguruko DIAGNOSTIKOA

BAZTANGO INDARKERIA MATXISTAREN ETA ARRETA ZERBITZUEN INGURUKO DIAGNOSTIKOA

Genero-desberdinkerien baitan antolaturiko egungo jendarte honetan, emakume, neskato, haur edota sexu-genero disidenteen eskubideak sistematikoki urratzen dira. Indarkeria matxista bereizkeria horien adierazpen gordinena da eta, era berean, desparekotasun horiek iraunarazteko mekanismo gisa jarduten du. Indarkeriarik gabeko bizitzak aldarrikatzearekin batera, ezinbestean, honi aurre egin eta erantzuna hobetzeko neurriak hartu behar dira. Zeregin horri ekin dio 2022. urtean Baztango Udaleko Berdintasun Zerbitzuak beste hainbat elkarte, erakunde eta herritarrekin batera, indarkeria matxistari Baztanen ematen zaion erantzuna hobetzeko bide berriak marraztuz.

Horretarako ezinbestekoa da, egun udalerrian indarkeria matxistaren inguruan dagoen errealitatea aztertzea. Hortaz, Baztango Indarkeria Matxistaren eta Arreta Zerbitzuen Inguruko Diagnostikoa (2022) osatu dugu Berdintasun Zerbitzuarekin batera. Errealitatea ezagutzearekin batera, bidean da Emakumeen Kontrako Indarkeria Kasuetan lehen arretaz arduratzen diren erakundeen koordinazio protokoloa.

Emagin Elkartean ikerketa lana egiteaz gain, komunikazio euskarriak ere sortzen ditugu. Baztanen, Indarkeria matxista kasuetan entitateek jarraitu beharreko prozeduren flujogramak eta indarkeria kasuetan esku hartzen duten baliabideen eskuorriaren diseinuak garatu ditugu.

Bazntago baliabideen eskuorria
Baztango oinarrizko zerbitzuen flujogramak
Baztango indarkeria matxista diagnostikoa

BAGA ETA BAGABIZ, BERRITXU FEMINISTA

BAGA ETA BAGABIZ, BERRITXU FEMINISTA

BAGA ETA BAGABIZ, BERRITXU FEMINISTA

Orain arte, Berriatuan garatu diren berdintasun politikak I. Berdintasun Planaren baitan garatu izan dira. Prozesu xume baten bidez zehaztu zen plana, eta gerora, zailtasunekin topatu ziren aurrera eramateko; izan ere, oso baliabide tekniko gutxi daude herri txikietan, eta jarraipena egiteko bestelako Berdintasun egiturarik ezin izan da sortu.

2022an, batetik, egungo gizon eta emakumeen egoera aztertu dugu, horien artean dauden bereizkeria egoerak argitara ekarriz eta horiek iraultzeko aukeretan arreta jarriz. Bestetik, egoera iraultzeko orain arte egindakoa aztertu dugu, ekintzen eraginkortasuna neurtzeko eta emakume zein gizonen bizitzetan izandako eraginak aztertzeko. Azkenik, zapalkuntzak ezabatzen joateko Berdintasun Plan berria zehazteko prozesua egiten ari gara.

Hori guztia egiteko, prozesu parte hartzailea lehenetsi dugu; izan ere, prozesuak eta planak arrakasta izateko, ezinbestekoa da herrian errotua egotea, tokiko bizipenetatik abiatzea eta administrazio publikoaren osagarri izango diren egitura herritar iraunkorrak sortzea.

baga eta bagabiz, Berritxu feminista

Udal protokoloak

Udal protokoloak

UDAL PROTOKOLOAK

Azkeneko urtean Larrabetzu, Ordizia eta Araitz-Beteluko udalerrietako eraso matxisten aurrean jarduteko eta erantzuteko protokoloak berritu edo sortu ditugu prozesu parte hartzaileen bitartez. Horretarako, bertako ordezkari instituzionalak, emakume taldeak, eragile sozialak, elkarte kulturalak edo kirol ekarteak, etab. gonbidatu ditugu eta bide batez, hauen sentsibiliaziorako eta formaziorako baliatu ditugu prozesu hauek. Udalak indarkeria matxista kasu baten berri izaterakoan, nola jokatu eta ze pauso eman behar dituen jasotzen da protokolo hauetan. Bide batez, erantzun soziala ze kasutan eta nola antolatuko den ere zehazten da.

Honetaz gain, Araitz-Beteluko kontzientziazio kanpainarako eskuorriak eta panelak ere diseinatu genituen:

Larrabetzuko protokoloaren maketazioa
Araitz-Beteluko kontzientziazio kanpainarako eskuorriak
Araitz- Beteluko panela, ekin autodefentsa feministari
Indarkeria sexistaren izotzmendia, Araitz-Beteluko panela