BAZTANGO indarkeria matxistaren eta arreta zerbitzuen inguruko DIAGNOSTIKOA
BAZTANGO INDARKERIA MATXISTAREN ETA ARRETA ZERBITZUEN INGURUKO DIAGNOSTIKOA
Genero-desberdinkerien baitan antolaturiko egungo jendarte honetan, emakume, neskato, haur edota sexu-genero disidenteen eskubideak sistematikoki urratzen dira. Indarkeria matxista bereizkeria horien adierazpen gordinena da eta, era berean, desparekotasun horiek iraunarazteko mekanismo gisa jarduten du. Indarkeriarik gabeko bizitzak aldarrikatzearekin batera, ezinbestean, honi aurre egin eta erantzuna hobetzeko neurriak hartu behar dira. Zeregin horri ekin dio 2022. urtean Baztango Udaleko Berdintasun Zerbitzuak beste hainbat elkarte, erakunde eta herritarrekin batera, indarkeria matxistari Baztanen ematen zaion erantzuna hobetzeko bide berriak marraztuz.
Horretarako ezinbestekoa da, egun udalerrian indarkeria matxistaren inguruan dagoen errealitatea aztertzea. Hortaz, Baztango Indarkeria Matxistaren eta Arreta Zerbitzuen Inguruko Diagnostikoa (2022) osatu dugu Berdintasun Zerbitzuarekin batera. Errealitatea ezagutzearekin batera, bidean da Emakumeen Kontrako Indarkeria Kasuetan lehen arretaz arduratzen diren erakundeen koordinazio protokoloa.
Emagin Elkartean ikerketa lana egiteaz gain, komunikazio euskarriak ere sortzen ditugu. Baztanen, Indarkeria matxista kasuetan entitateek jarraitu beharreko prozeduren flujogramak eta indarkeria kasuetan esku hartzen duten baliabideen eskuorriaren diseinuak garatu ditugu.