NOLA SUSTATU TOKIKO MAILATIK ZAINTZA SISTEMA IKUSPEGI FEMINISTATIK HOBETZEKO PROZESUAK?

Galdera hori da 2022tik aurrera Berdinsarearekin batera egiten gabiltzan laneko ardatza. Berdinsarea, Berdintasunaren aldeko eta indarkeria sexistaren kontrako Euskal Udalen Sarea da eta 2006. urtean sortu zen EUDELen eta Emakunderen laguntzarekin, udal gobernuen maila goreneko konpromisoa bermatzeko. Berdintasunarekiko konpromisoan udalek duten ezinbesteko funtzioari jarraiki, bai maila politikoan zein teknikoan hausnarketarako espazioak eskaintzen ditu, eta politika publikoetan aurrera urratsak emateko baliabideak eskaintzen ditu. Norabide horretan, zaintzaren esparruan ere aldaketak sustatzeko apustua egin du. Izan ere, Euskadin, oraindik orain, iraupen luzeko zaintza lanak familien gain gelditzen dira eta horien barruan emakumeak dira lan zama handiena dutenak.

Horrek sortzen dituen bidegabekeriez kontziente, tokiko mailan politika eraldatzaileak sustatzeko prozesua abiatu zuen 2022an Emaginen laguntza teknikoarekin. EAEko zaintzaren esparruaren eta ordura arte martxan jarritako eraldaketa prozesuen gaineko mapeoa egin genuen lehendabizi proiektu honen baitan. Momentuko egoera zein zen hobeto ulertzeko informazioa esku artean izanda, tokiko administrazioentzat lagungarri izan daitezkeen oinarrizko irizpideak eta ibilbideak adosteari ekin genion ostean. Adituek egungo zaintza sistemari buruz dituzten iritziak aztertzen pasa genuen iazko ikasturtea eta horietatik abiatuta tokiko errealitatean eragiteko bide orriak diseinatzea izango da 2025eko erronka.

Gogoz gaude 2022. urtean hasitako bide honek emango dituen fruituak ikusteko.

EUDEL tokiko zaintza erantzukiderantz
EUDEL tokiko zaintza sistemak ikuspegi feministatik eraldatzen