Udalbiltzak herri zaintzaileen inguruko hausnarketa prozesuaren dinamizazioa
Udalbiltzak «Zer da herri zaintzailea?» galderari erantzuteko asmoz, hausnarketa prozesua jarri du abian. Helburuak bi dira: alde batetik, herri zaintzailea zer den eta zein ikuspegitatik eraiki behar den definitzea, eta bestetik, udal mailako esku-hartzeari begirako proposamena garatzea. Horretarako, Euskal Herriko luze-zabalean gaia jorratzen ari diren hainbat hautetsi, teknikari eta norbanako elkartuko dira.
Prozesu hau 8 saiok satuko dute eta apirilera bitarte luzatuko da. Pertsonen zaintza, lurraldearen zaintza eta zaintza gobernantzatik izango dira gai nagusiak. Prozesuaren emaitzak ezezagunak izan arren, oinarrizko bost ikuspegi ezarri dituzte premisa bezala: ekofeminismoa, antiarrazismoa, antikapazitismoa, adinkeria eza eta euskara. Hain zuzen, ideia horietatik abiatuta sakondu nahi da herri zaintzaileen gogoeta zabalean.
Emagin Elkarteak prozesuaren diseinu lanetan parte hartu du eta saioen dinamizazio lanaz arduratzen ari da.