SAIAZ MANKOMUNITATEKO BERDINTASUN PLANAREN EBALUAZIO PROZESUA

2018ko urritik 2019ko martxora SAIAZ mankomunitateko  I. Berdintasun Planaren Ebaluazioa egin zuen Emagin Elkarteak. Bertan jasotako informazioa aintzat hartu eta sakontzeko helburuz, II.Berdintasun Plana (2020-2024) egiteko prozesua abiatu genuen. Prozesu hori 2019ko irailean abiatu zen eta 2020ko martxoan eman genuen bukatutzat. Bertan datozen lau urteetan Saiaz mankomunitatea osatzen duten lau udalerrietan ekintzak planifikatu ditugu, gobernantzarako, balioak aldatu eta emakumeak ahalduntzeko, gizarte antolakuntza erantzukiderako eta emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko. Era berean, Berdintasun Foroa sortzeko prozesua erraztu genuen eta hilabetez hilabete saioak egin ditugu.