PROZEDURA FEMINISTAK: EZAGUTZA, IKERKETA ETA HERRIGINTZA
Betidanik izan dute mugimendu sozial zein elkarteek haien ezagutza arloan sakontzeko eta ikerketak bideratzeko grina baina, azken urteotan, interes hori areagotu dela uste dugu; ikerketa interbentzio eta eraldaketa sozialerako ezinbesteko estrategia bilakatu da, eta zapalkuntzak ikusgarri egiteko tresna paregabe bihurtu da.
Alta, unibertsitateko testuinguruetan gertatzen dira ikerketa gehienak, eta ezagutza bertan bakarrik garatzen dela uste du gehiengoak. Eremu honetan dagoen tradizio positibistaren nagusitasunak zein ikerlarien artean dagoen konpetentzia eta indibidualizaziorako joerak zaildu egiten du ikertu eta ezagutzen dena jendartearen eta, bereziki, herrigintzan dihardutenen mesedetan jartzea.
Ikastaro honetan, ikerketa eta metodologia feministek eskaintzen dituzten ikerketa tresna berriak ezagutzeko tartea eskaintzeaz gain, ezagutzen elkartrukea eta horizontaltasunean zein kidetasunean oinarritutako jakintzen eraikuntza nola garatu aztertu nahi dugu. Halaber, egun, ikerketa eta herrigintzaren esparruan dauden egitasmoen ezagutza bultzatu eta horien arteko saretzea bermatzeko beharrezkoak ditugun tresnak identifikatu nahi ditugu.
Ikerketa eta ezagutza feminista herrigintzatik birpentsatu nahi ditugu eta, era berean, herrigintza ikerketa eta ezagutza feministatik aldatu nahi dugu.
Azaroaren 10a, ostirala:
Gure genealogia feministan barrena. Emagin Elkartea.
Gerra gauza alu hori. Amagoia Gurrutxaga Uranga.
Azaroaren 11, larunbata:
1. Sarrera: Jakintza eta ezagutzaren eraikuntza komunitarioa. Emagin Elkartea.
2. Mahai-ingurua: Eraldaketarako ikerketa-ereduak.
Hizlariak: Haize Barcenilla, Oihane Uitzi (Ikerbiltza) eta Marta Barba (Simref).
3. Mahai-ingurua: Eraldaketarako ikerketa-esperientziak.
Hizlariak: Itziar Gandarias, Miren Guillo, Joxemi Zumalabe eta Katakrak.
4. Eztabaida: Herrigintzak zein ikerketa-eredu behar du?
Zer tresna eta egitura behar ditugu horrelako ikerketak eta esku-hartzeak garatu ahal izateko? Zeintzuk dira ikerketa eta esku-hartze eremu nagusiak? Zenbait metodologia aplikatuz, ezagutza, ikerketa eta esku-hartzearen mapa osatuko dugu.