ESKOLA FEMINISTA ABIAN, LAB-EN

LAB sindikatuak martxan jarri berri du Eskola Feminista. Uste dute sindikatuan emakumeak egote hutsak ez duela, inondik inora, praktika feminista bermatzen eta androzentrismoa sindikatuan gailentzen den ikuspegia dela, oraindik. Horregatik, eta sindikatuan emandako urrats feministak oso garrantzitsuak izan direla aitortuta, ezagutza feministaren aldeko hautua egin dute. Sindikatua osatzen duten kide guztiei eskaini nahi diete formazio politikoa uste baitute guztion ardurarekin bilakatuko dela sindikatua feminista.

Analisia, formazioa eta eztabaidarako tartea izango dute sindikalgintza birformulatzeko helburuarekin. Horretarako, Emagin Elkartearekin sinatu dute hitzarmena eta datozen hiru urtetarako Emagineko formatzaileen ardura izango da LABeko ordezkarien ikusmira aldatzea.