LAGA MANKOMUNITATEKO KOORDINAZIORAKO PROTOKOLO INTERINSTITUZIONALA

Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko berdintasun zerbitzuak hala eskatuta, udalerri hauetan eragingo lukeen genero Indarkeria Kasuetan erakunde-arteko koordinazioa ahalbidetzeko protokoloa osatzeko aurre diagnostikoa eta protokoloa egin ditugu ikasturte honetan. Emakumeen kontrako indarkeria dela eta, esku hartze integral baten ikuspegitik, erakundeen jardun eta erantzuna bateratzea dute helburu nagusi protokoloek, Nafarroako Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Koordinatzeko Erakunde arteko III. Akordioak ezarritako esku-hartze esparru berrian jasotzen den eran. Protokolo bat, arau eta estandarren multzo bat da, protokoloa sinatzen duten eragileek nola jokatu behar duten adierazten duena. Eta emakumeen aurkako indarkeria kasuetan esku hartze integralak, homogeneoa eta neurrikoa izan dadin, protokoloak egituratzea ezinbestekoa da, Emakumeen Aurkako Indarkeria, jarduteko eta koordinatzeko Tokiko Protokoloak Prestatzeko Gida-k (Ibarrola, 2018) jasotzen duen eran. Halaber, protokoloak tresna erabilgarri dira jardunbideak normalizatu, eragin handiagoa izan dezaten lagundu eta emakumeen aurkako indarkeriaren forma eta adierazpen guztien eraginari buruzko informazioa jasotzeko.