IKAZTEGIETAKO EMAKUMEEKIN KULTURARTEKOTASUNA LANTZEN

2024 urtean, Ikaztegietako emakume taldearen iniziatibaz, herriko emakume etorkinak ezagutzeko eta emakumeen arteko harremanak indartzeko prozesu batean egon gara murgilduta. Herrian hilean behin elkartzen joan gara eta gai ezberdinak landu ditugu talde mixtoan. Herritik zehar ibilaldia egin genuen, merendola bat, emakume batzuen migrazio prozesuak ezagutu ditugu eta Indarkeria Matxistaren bueltan hitz egiten aritu gara besteak beste. Hizkuntzak zainduz eta perspektiba feminista batetik emakumeen harremanak sustatu ditugu, kultur-trukaketari garrantzia eman diogu arrazismoaren begiradak mahai gaineratuz eta pribilejio zuriak azaleratuz perspektiba kritikoa lantzeko asmoz.