ELKARTE ETA KOLEKTIBOETAN ERASO MATXISTEN KUDEAKETARAKO PROTOKOLOAK EGITEKO GIDA
Elkarte eta kolektiboen barruan salatzen diren eraso sexistak gero eta gehiago dira, eta hauek kudeatzerakoan zalantza ugari sortzen zaizkigu. Gainera, egungo justizia ereduak ere zalantzak sortzen dizkigu. Emagin Elkartetik, azken urteetako esperientzia oinarri, tresna praktiko hau sortu nahi izan dugu. Kontziente gara askotan eraso hauek konplexuak direla, harreman pertsonalak zeharkatzen dituzte askotan, eta errespetuz, zaintza, ardura eta humiltasun askorekin egin behar dira prozesuak.