EAEKO ESKOLEN BERDINTASUN EGOERAREN DIAGNOSTIKOA
Emakundek etorkizun hurbil batean gida bat sortu nahi du, eta horren bidez eskolei diagnostikoa eta berdintasun/hezkidetza plana egiteko eta kontuan izan beharreko beste atal batzuk lantzeko gidalerroak eskaini nahi zaizkie. Gida hori ikastetxeentzat ahalik eta baliagarriena izan dadin, beharrezkoa da ezagutzea egun zer-nolako errealitatea dagoen, zein den egiten den lana, zer ez den egiten eta zeintzuk diren aldeko eta kontrako faktoreak.
Beraz, ikerketa honen helburua EAEko eskoletan, berdintasunaren lanketari dagokionez, gaur egun duten egoera erreala ezagutzea da; hau da, berdintasunaren txertaketa maila zein den jakitea, baita berdintasuna landu duten eskolek nola egin duten, zer baliabide erabili dituzten, norekin egin duten eta zer zailtasun izan dituzten ere.
Ikerketa hau aurrera eramateko elkarlanean ari gara honako eragileak: Aztiker Soziologia Ikergunea (inkestaren diseinu teknikoa egiteko arduraduna, eta atal kuantitatiboan landa lana aurrera eraman eta datuen jasoketa eta oinarrizko ustiaketarako arduraduna), Emagin Elkartea (atal kualitatiboan landa lana aurrera eraman eta datuen jasoketa eta oinarrizko ustiaketarako arduraduna) eta Mireia Delgado Exposito.