BERTSOZALE ELKARTEKO BARNE MAILAKO ERASO MATXISTEN PROTOKOLOA
Dakigunez, indarkeria matxista ez dago gure gertuko elkarte mixto eta mugimendu sozialetatik at. Etxe barruan gertatzen dena kolektibo osoaren ardura izanik eta erantzukizun hortatik heldu dio Bertsozale Elkarteak barena mailako eraso matxisten protokolo bat sortzeko beharrari
Horregatik, Bertsozale Elkartean eman daitezkeen eraso sexistak kudeatzeko protokolo bat osatzeko lanetan gaude prozesu parte hartzaile baten bidez. Guztira profil ezberdinetako 90 lagun inguruk parte hartu dute: transmisio eragile, zuzendaritza kide, irakasle, koordinatzaile, lehendakaritza, borondatezko, bertsolari, Lankuko teknikari, administrazioa, komunikazioa, Xenpelar dokumentazio zentroa. Prozesuaren helburu zehatzak hauek liratezke:
- Indarkeria matxisten eta horiei aurre egiteko protokoloen inguruko oinarrizko formazioa jasotzea
- Protokoloa osatzeko egon daitezkeen elementuen inguruko eztabaidak ematea eta protokoloa zehazteko erabakiak hartzea
- Egiturako kide guztiek protokoloa ezagutzea eta bere inplementazioa barneratzea