ZAINTZA LANEN DEMOKRATIZAZIORANTZ: ANDOAINGO ZAINTZA ERREGIMENA ETA EKINTZARAKO ARDATZAK 2021

Gaur egun zaintza lanak antolatzeko dugun moduak ez ditu gizartean dauden beharrak asetzen. Egun, sistemak ez du gaitasunik biztanleriaren geruza askoren ongizatea bermatzeko eta datozen urteetan egoerak okerrera egingo duela iragartzen dute datuek, zaintzak beste era batera eratzen ez baditugu behintzat. Biztanleriaren zahartzeak, menpekotasun indizearen gorakadak, emakumeen lan merkaturatzeak, politika neoliberalen garapenak eta askotariko familia ereduen hedapenak (besteak beste, familia geroz eta txikiagoen eratzea) zaintzak antolatzeko moduetan inpaktu handia izan dute eta, ondorioz, zaintza krisiaz mintzo gara talde zein teorialari feministak.

2020ko maiatzan aurkeztu zen Zaintza lanen demokratizaziorantz: Beterri-Buruntzaldeako zaintza erregimenaren diagnostikoa eta ekintzarako proposamena 2020 lana. Jarraian horren zehaztapena eta segida egin dugu Andoainen. Zaintza lanak nola antolatzen diren, zein bidegabekeria dauden eta zein aukera, eta etorkizuna aldatzeko zertan jarri behar dugun arreta jaso dugu.