BIZITZAK ERDIGUNEAN: OÑATIKO ZAINTZAILEEN GENEALOGIA FEMINISTA BAT
1950-2020
Aitortza ariketa bat egin genuen, Oñatiko emakumeen, lehengoen eta oraingoen lan eskergarena. Eta berrikuspen bat ere egin nahi izan genuen: zaintzaren erromantizazio eta mitifikazioaren diskurtso patriarkalaz gain, kontakizun zintzoa eta osoa egin: bizitzaren zalantzak, ertzak, etxeko trapu zikinak, nahi eta ezinak, gatazkak zein kolektibotasuna edota elkarrekikotasuna nola hezurmamitu dituzten azalduko. Finean, zaintza lanetan murgilduta bizi izan diren langileen egoerarekin fidela izan nahiz zuen lanak: maitasunaren pozaz harago, zaintzara dedikatzearen hazkurak, kontraesanak eta minak ere azalaraziko zituena.
1950etik 2020 arteko askotariko emakume zaintzaileen genealogia ondu genuen, euren hainbat bizi esperientzia eta munduan egoteko moduen ertzak jasota: generoa, klasea eta arraza ardatz. Bi ildo Ditu etnografiak, bata, neskametatik etxeko langiletarako genelogia; besteak, XX.mendeko etxekoandreak eta, gaur egun, hazkuntza naturalaren alde egiten duten amak lotzen ditu.
Jarrain duzuen bideoan azalpen sakonagoa duzue:
Liburua ere eskuratu daiteke hainbat tokitan. Jarri gurekin harremanetan bestela!