2017-2021 Hezkidetza Plana Nafarroako ikastetxe eta hezkuntza-komunitateetan gauzatzen duen programa da SKOLAE.

 

Nork bere bizitza-proiektua aukeratzeko gaitasunak bereganatzen ikasteko prozesuan lagungarri izatea du helburu (askatasunetik eta aukera-aniztasunetik, genero-baldintzatzailerik gabe, arraza, erlijioa, maila ekonomiko eta kulturala, jatorria, eta abar edozein izanda ere); eskola-komunitate guztien eskura jartzen da, haurrak jaiotzen direnetik hezkuntza-etapa guztiak amaitzen dituzten arte.

Ibilbide osoa zeharkatzen duten hainbat kontzepturen inguruan egituratzen da SKOLAE: emakumeen eta nesken aurkako indarkeriak prebenitzea; emakumeak eta beren ekarpenak ikusgai egitea; identitate-, kultura eta sexualitate-aniztasunarekiko errespetua; partaidetza soziala; eta berdintasuna gauzatzeko konpromiso partekatua.

Lau ardatz nagusitan egituratzen da: 1) Berdintasun ezarekiko gaitasun kritikoa eta aldaketarako konpromisoa 2) Autonomia, independentzia pertsonala eta enpleguaren zentraltasuna 3) Lidergoa, ahalduntzea eta partaidetza soziala 4) Sexualitatea, elkarbizitza eta tratu onak.

Emaginetik asmo handiko eta beharrezko proiektu honekin kolaboratzen eta aholkulari lanetan ibili gara. Besteak beste, 3. ardatzaren eduki teorikoak eta jarduera praktikoak garatzeko metodologiak prestatzen lagundu dugu eta horretaz gain, on-line ikastaroaren tutoretza lanak egin ditugu urte hauetan zehar.