ARRASATEKO UDALAREN KOMUNIKAZIO 
TRESNEN

GENERO AZTERKETA ETA FORMAZIO PLANA

Arrasateko Udalarekin elkarlanean, proiektu honen helburua da instituzioak sortzen dituen baliabide komunikatiboen genero azterketa egitea. Udalak tresna ezberdinak ditu herritarrenagana hurbiltzeko: webgunea, nota informatiboak eta herritarren kezkak erantzuteko udal zerbitzua. Hauen azterketa egiten ari gara, genero aldagaiak duen trataera aztertzeko.

Lan honen bidez, herritarrei eman beharreko zerbitzua hobetu nahi dugu, perfil eta behar ezberdinetako pertsonak komunikazio horren oinarrian egon daitezen. Honekin batera, udaleko sail ezberdinetako langileei, komunikazio parekidearen inguruko formazioak eskaintzen dizkiegu.