Datuen Babeserako Oinarrizko Informazioa
Tratamenduaren Erantzulea | Emagin Emakumearen Inguruko Ikerkuntza Sustatzeko Elkartea (G20811329) |
Helburuak | Formazioa eta esku-hartze feminista; webgunearen kudeaketa eta erabilpenaren analisiak egitea; jasotako kontsultei eta eskaerei erantzutea; gure zerbitzuekin zerikusia duten komunikazio informatiboak bidaltzea |
Legitimizazioa | Zerbitzua emateko datu tratamenduaren beharra, legezko interesa eta baimen zehatza (legitimizazio oinarri nagusiak) |
Hartzaileak | Ez dira datuak hirugarren pertsonei ematen, betebehar legalak izan ezik |
Eskubideak | Datuak babesteko eskubideak erabiltzeko elkartera jo dezakezu, helbide honetan: Gudarien Etorbidea, z/g, Martin Ugalde Kultur Parkea, 20140 Andoain (Gipuzkoa); email bitartez komunikazioa@emagin.eus; telefonoa: 943 59 09 02 |
Pribatutasun Politika – Datu Pertsonalen Babesa
- Atarikoa
Datu Pertsonalak Babesteko Arautegia betez, 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena (“RGPD”) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko 3/2018 Lege Organikoa (“LOPDGDD”) aipamen berezia eginez, erabiltzaileei jakinarazi nahi zaie webgune hau, posta elektroniko edo bestelako edozein baliabidearen bitartez emandako datu pertsonalak, G01125391 I.F.Z. duen Emagin Emakumearen Inguruko Ikerkuntza Sustatzeko Elkartearen (aurrerantzean “Emagin Elkartea”, “Elkartea” edo “Tratamenduaren Erantzulea”), tratamendu-sistemetan jasoko direla, horixe baita Tratamenduaren Erantzulea.
- Legitimizaziorako Oinarri Juridikoak
Zure datuak tratatzeko oinarri juridikoak, Datu Pertsonalak Babesteko legediaren baitan, datuak tratatzeko emadako baimena (adibidez, kontaktu formulariorako), eskatutako zerbitzuak emateko kontratua betetzea (esate baterako, gure webgunean nabigatzean edo gure zerbitzuak kontratatzean), Tratamenduaren Erantzulearen legezko eginbeharrak betetzeko (adibidez, administrazio publikoei egin beharreko komunikazioak) eta Tratamenduaren Erantzulearen legezko interesa (esate baterako, zure interesekoa izan daitekeen informazioa bidaltzeko) dira.
Emagin Elkarteak erabiltzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiliko ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko.
- Datu pertsonalak biltzea
Emagin Elkarteak ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen bere webgunean sartzeko; alabaina, elkartearen hainbat eginkizun aurrera eramateko (online eta offline) ezinbestekoa izango da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea.
Tratamenduaren Erantzuleak datu pertsonalak modu egokian jasoko ditu, bere webgunean jasotako helburuen, erabileren, zerbitzuen eta/edo prestazioen arabera, modu zehatzean, esplizituan eta legitimoan; beraz, ez dira inola ere erabiliko iruzurrezko bitartekoak, bidegabeak, legez kontrakoak edo erabiltzaileen eskubide legitimoak arriskuan jartzen dituztenak.
Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Emagin Elkarteak erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko. Webgune honetan edozein eratako edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, mezuak edo bestelako materiala) txertatzen dituen erabiltzaileak adierazi eta bermatu behar du hemen adierazitako baldintzen eta indarrean dagoen legediaren arabera egingo duela.
Hirugarrenen datu pertsonalak gehitzen dituen erabiltzaileak adierazi behar du pertsona horien baimena daukala datuak argitaratzeko.
Tratamenduaren Erantzulearen zerbitzu batzuk adin txikikoei zuzenduta baldin badaude, Emagin Elkarteak guraso edo tutore legalen baimena eskatuko du, datu pertsonalen bilketa, tratamendu eta, bere kasuan, datuen komunikaziorako.
Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. Emagin Elkarteak ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.
Webgune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika hau, cookie politika eta webgunearen baldintza orokorrak espresuki onartzea.
- Datuak tratatzeko helburuak
Emagin Elkarteak hainbat eginkizun aurrera eramateko (online eta offline) datuak bildu behar ditu. Bilketa hauen helburak honako hauek dira:
- Harremana (kontaktua)
Emagin Elkartearekin kontaktuan jarri bazara, webguneko “Harremanak” formularioa erabiliz edo beste baliabideren bitartez, Elkarteak jakinarazten dizu zure datuak Emagin Elkarteak tratatuko dituela zurekin harremanetan jartzeko, zuk egindako eskaria kudeatzeko eta Emagin Elkarteari legez dagozkion funtzio gutziak egiteko. Interesdunak informazio eskaria egitean Emagin Elkarteari bere datuak kudeatzeko berariazko baimena ematen dio.
- Ekitaldietan parte hartzea
Emagin Elkarteak antolatutako ekitaldietan izena eman baduzu, jakinarazten dizugu ematen dituzun datuak Emagin Elkarteak tratatuko dituela, interesdunarekin harremanetan jartzeko baliabide desberdinak erabiliz (posta elektroniko edo arrunta, telefonoa, berehalako mezularitzako aplikazioak, …), jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuna emateko, eskatutako zerbitzua modu egokian emateko, elkarteak baliagarritzat jotzen duen informazioa eta elkartearen jarduerari buruzko informazioa bidaltzeko eta Emagin Elkarteari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko. Interesdunak izena ematean Emagin Elkarteari bere datuak tratratzeko bereriazko baimena ematen dio.
Emagin Elkarteak antolatu eta parte hartutako ekitaldietan parte hartzen baduzu, jakinarazi nahi dizugu, zenbait kasuetan argazkiak eta bideoak egin daitezkeela, eta ondorioz, zure irudia eta ahotsa Emagin Elkartearen titulartasuneko tratamendu-sistemetan txertatu daitezkeela. Hau da, ekitaldia dokumentatzeko tratatu daitezkeela, baita editatu, publikatu eta baliabide eta formatu ezberdinetan zabaldu ere (elektronikoak izan ala ez): webgune eta web kanalak (bereziki www.emagin.eus webgunean), komunikabide, sare sozial (bereziki Emagin Elkarteak Sare Sozialetan dauzkan profiletan) eta informazio sareak, zabalkuntza materialak eta gainerako argitalpenetan, Emagin Elkartearen menpekoak izan edo ez, interneten, paperean edo beste edozein euskarritan.
- Curriculumak
Elkarteak webgunean daukan “Lan Poltsa” baliabidearen bitartez, posta arruntez, posta elektroniko bitartez edo beste baliabideren bitartez curriculuma bidali badiguzu, Emagin Elkarteari bereriazko baimena ematen diozu zure datuak elkartearen tratamedu sisteman gordetzeko. Zure datuak elkarteak burutu ditzaken langile hautaketa-prozesuetarako erabiliko dira. Era berean, zure datuak Emagin Elkarteak hautaketa-prozesua egiteko kontratatu dezakeen hirugarren enpresa bati komunikatuak izan daitezke.
- Sare sozialetarako eta web kanaletarako estekak
Webgune honek sare sozialetarako eta kanpoko webgune eta web-kanaletarako estekak eskaini ditzake. Emagin Elkarteak ez du bere gain hartzen estekatutako gune horien gaineko inongo erantzukizunik. Webgune honetan kokatutako esteketatik edo beste edozein modutan Emagin Elkartearekin zerikusia duten sare sozialetan eta kanpoko webgune eta web-kanaletan sartzen den erabiltzaileari aldez aurretik eta berariaz jakinarazten diogu erabilera-baldintzak, pribatutasun-politikak, cookien politikak eta beste edozein baldintza eta/edo araudi sare sozial eta webgune eta web-kanal horien arduradunen menpe daudela, inoiz ez Emagin Elkartearen menpe.
- Emagin Elkartearen presentzia Sare Sozialetan
Emagin Elkarteak Sare Sozial desberdinetan profilak ditu, Elkartearekin edo haren jarduerarekin lotutako zerbitzuak eta jarduerak zabaltzeko helburu nagusiarekin. Kanal horien bidez eskaintzen diren argitalpenak orientagarriak izango dira.
Erabiltzaileak bere sare sozialetan duen profilarekin Emagin Elkartearen profiletan erregistratzean, bereriazko baimena ematen dio Elkarteari bere datu pertsonalak Pribatutasun Politika honen arabera tratatzeko.
Erabiltzaileak sare sozialen bidez borondatez emandako informazioa eta datu pertsonalak Emagin Elkarteak erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, erabiltzaileak egiten dituen kontsultei eta eskaerei erantzuteko, elkartearekin edo haren jarduerarekin lotutako informazio eta komunikazioak bidaltzeko eta lehiaketak, zozketak, gonbidapenak eta antzeko jarduerak kudeatzeko erabil daiteke. Era berean, erabiltzaileak Emagin Elkarteari eta haren argitalpenei buruz duen iritzia edo balorazioa ezagutzeko eta, oro har, Emagin Elkartea sare sozialetan duen presentzia kudeatzeko erabiliko da.
Erabiltzaileei jakinarazten zaie Emagin Elkartearen sare sozialen bidez argitaratzen den informazioa eta edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, iruzkinak, mezuak edo beste material bat) sare sozialen beste erabiltzaile batzuen esku gera daitezkeela (hala badagokio, datu pertsonalak barne). Hirugarrenen datu pertsonalak erabiltzen dituen erabiltzaileak nahitaez eskatu behar du datu horiek tratatzeko baimena. Sare sozial bakoitzaren erabiltzaile-profila konfiguratzen denetik, erabiltzaileak kasu bakoitzean publiko egin nahi duen informazioa konfiguratu dezake, eman dituen baimenak ikusi, ezabatu edo desaktibatu, eta bere argitalpenak kudeatu, bere irizpidearen eta sare sozial bakoitza erabiltzeko arauen arabera.
Erabiltzailearen argitalpenek indarrean dagoen legedia, sare sozialek ezarritako pribatutasun politikak eta erabilera arauak eta Emagin Elkarteak duen pribatutasun politika bete beharko ditu. Honen erantzule bakarra erabiltzailea izango da. Emagin Elkarteak ez du inolako erantzukizunik hartzen bere gain erabiltzaile bakoitzak egiten dituen argitalpenei dagokienez. Emagin Elkarteak alde bakarrez eta aldez aurretik jakinarazi gabe ezabatuko ditu indarrean dagoen legedia, erabilera arauak eta ezarritako pribatutasun politikak urratzen dituzten edukiak, edo desegokitzat jotzen dituenak.
Emagin Elkarteak Facebook, Twitter eta beste sare sozial batzuetako profilak jarraitzen ditu, baina horrek ez du esan nahi horiekin inolako loturarik dagoenik.
Emagin Elkarteak beretzat gordetzen du bide honen bitartez jasotako mezu edo iruzkinei ez erantzuteko eskubidea. Emagin Elkarteak edozein unetan eta aldez aurretik abisatu gabe aldatu edo ezabatu ahal izango ditu bere sare sozialetan igorritako argitalpenak.
Jarraitzailea izatean edo sare sozialetan “gustatzen zait” sakatzean, onartzen duzu: 1) zure datu pertsonalak dagokion sare sozialaren pribatutasun politikaren inguruan tratatzea; 2) Emagin Elkarteak zure kontaktu zerrendan jasotako datuak eskuratzea; 3) Elkarteak argitaratutako albisteak eta promozioak zure abisu eta jakinarazpenetan agertzea.
- Interesdunen eskubideak
Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduari aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezu, baita zure baimena ezeztatu eta gai honi buruzko bestelako edozein eskaria egin ere. Horretarako, idatzi bat bidali beharko diozu Emagin Elkarteari, helbide honetara: Gudarien Etorbidea, z/g, Martin Ugalde Kultur Parkea, 20140 Andoain (Gipuzkoa), telefonoa: 943590902 edo, bestela, komunikazioa@emagin.eus helbide elektronikoaren bitartez.
Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren kopia bidali beharko da. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten baduzu, berriz, Nortasun Agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko duzu.
Eskariari emandako erabakiarekin ados ez bazaude edo erreklamazio bat jarri nahi baduzu, kontrol aginte eskudunera jo dezakezu, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (www.aepd.es).
- Segurtasun-neurriak
Emagin Elkarteak, bere tratamendu-sistemetan dauden datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak babesteko indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Emagin Elkartearen erantzukizunpekoak.
Erabiltzaileak ahalik eta azkarren jakinarazi beharko dio Tratamenduaren Erantzuleari edozein intzidentzia, segurtasun urraketa edo ez beharrezko sarbidea egon dela detektatuz gero. Jakinarazpena egiteko 943590902 telefono zenbakia edo komunikazioa@emagin.eus helbide elektronikoa erabili ditzake.
- Indarraldia
Emagin Elkarteak beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Emagin Elkarteak aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria webgune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Emagin Elkarteak gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika honetara.
- Jurisdikzioa
Emagin Elkartea eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten menpe jarri behar dutela, Emagin Elkartea eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Donostiako Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira.
Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo webgunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu Emagin Elkarteak Zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.