‘Paradigma askatzaileak’ XIII. edizioa urtarrilaren 22tik 25era burutuko da La Habanan. Bertara joango dira Euskal Herritik hainbat eragile: Joxemi Zumalabe Fundazioa, Bizilur Elkartea, IPES, Ipar Hegoa Fundazioa eta Emagin.
Hausnarketarako, sakontzeko eta artikulaziorako gunea da, konpromiso sozial eta politikoa duten guztiena. GALFISA taldeak antolatu ditu mintegiak Abya Yalako hainbat kolektiboen bultzadaz. Joxemi Zumalabe Fundazioak eta Bizilur Elkarteak lankidetzan osatutako Murtxikatuz prozesuan murgildutako Euskal Herriko hainbat eragile eta Abya Yala-ko zein munduko beste eragile sozial eta aktibistekin batera gai anitzei buruz hausnartu, eztabaidatu eta sinergiak bilatzeko aukerak izango dituzte. Bertan egindako harremanak ikusi, ikasi eta bizi izandakoarekin, Topaketa Internazionalistak antolatuko dituzte datorren udazkenean Euskal Herrian, formakuntza politikorako prozesuetan sakontzeko eta hobetzeko helburarekin.