Zer eskaintzen dugu?
IKERKETA ETA ESKUHARTZE KOMUNITARIOA
Ikerketak garatzen ditugu metodologia feministetan zein parte hartzaileetan oinarrituz. Era berean, horiei lotutako eskuhartzeak egiten ditugu ikerketek tokiko eragina izateko eta errealitatea aldatzeko. Ezagutza feminista sustatzeaz gain, aholkularitza, eskuhartze iraunkor zein puntuala eta inzidentzia politikoa helburu duten ikerketa lanak egiten ditugu.
Hauek dira ikerketa ildoan garatzen ditugunak:
PROZEDURA ETA METODOLOGIA FEMINISTAK IKERKETAN
Ezagutzaren antolaketa ereduak eta ikerketa prozedurak ikuspegi androzentrikotik eraiki dira. Hori kontutan hartuta, ikasketa feministek eskaintzen dizkiguten prozedurak eta epistemologiak eguneratzeko egiten dugu lan iraunkorki.
GURE GENEALOGIA FEMINISTAK
Memoria erresistentzia praktika bat da. Ez bakarrik errelato ofizialek kontuan hartu ez duten hori barnebiltzeko saiakeragatik, baizik eta gaur egun eta etorkizunean izango garen horrekin jokoan sartzen garelako. Subjektu, harreman eta iruditeri berriak sortzeko ezinbestekoa da gure genealogietan arakatzea.
Bereziki ardatz hauetan egiten dugu lan:
- Mugimendu Feministaren zein aldarrikapen feministen historia eta ibilbideak jasotzeko ikerketa lanak.
- Emakume erreferenteen bizitzak jasotzeko ikerketa lanak.
INDARKERIA MATXISTEN PREBENTZIOA
Egiturazko indarkeriaz ari gara. Jendarte eredu guztietan eta espazio sozial guztietan adieraz daiteke, askotariko maila eta mekanismoak erabiliz. Horiek aldatzen joan daitezke arrazaren, klasearen, jatorriaren, funtzionalitatearen, adinaren eta abarren arabera. Baina ez hori bakarrik. Egiturazkoa dela esaten dugu, jendartea antolatzeko moduan txertatua baitugu. Horregatik, indarkeria matxistak darabiltzan mekanismoak ezagutzeko eta iraultzeko egiten dugu lan.
Bereziki ardatz hauetan egiten dugu lan:
- Indarkeria matxistari aurre egiteko elkarte zein erakunde arteko protokoloak.
- Hiri zein herrietako puntu kritikoak identifikatzeko eta alternatiba sozial zein urbanistikoak proposatzeko prozesu parte hartzaileak.
- Indarkeria sexistarik gabeko guneak.
Indarkeria matxistari aurre egiteko arreta telefonoa eta eskuhartzea.
ANALISI ETA ERALDAKETA FEMINISTA
Eraldaketa feminista egikaritzeko, ezinbestean bizitza sozialeko alor guztietan jardun behar dugu. Batzutan gai espezifiko batean zentratuko gara, beste eremuetan palanka egin eta aldaketak bultza ditzan. Beste batzuetan, prozesu integralagoak bilatuko ditugu, osotasunetik egitura sozialak aldatzeko. Azken ildo honek, elkarte, erakunde eta herrietan berdintasuna lortzeko prozesuak barnebiltzen ditu.
Bereziki ardatz hauetan egiten dugu lan:
- Berdintasun planen ebaluazio kualitatiboak.
- Elkarte zein herrietan berdintasun diagnostiko eta ekintza planak.
- Elkarte zein herrietan ikuspegi feminista txertatzeko aholkularitza edo bidelaguntza iraunkorra.
Berdintasun politikak gauzatzeko emakumeen guneen dinamizazioa.
BIZITZA DUINAK ERDIGUNEAN
Bizitzak erdigunean jartzeko gizartearen egituraketari begiratu behar diogu eta indarrean dauden antolatzeko erak errotik aldatu. Norabide horretan, ezinbestean, bizitza zaintzeko dugun ereduaz hausnartu eta eredu zein baliabide berriak martxan jarri behar ditugu.
Bereziki ardatz hauetan egiten dugu lan:
- Euskal Herriko zaintza erregimena eta hori aldatzeko estrategiak zutabe dituzten ikerketa lanak.
- Euskal Herriko zaintza ereduaren bilakerak tokian toki.
- …