Gorputz_grafiak Memoria feministaren marruak erakusketa ikusgai izango da azaroaren 18tik hasita abenduaren 16a arte, Iruñako Condestable Civivoxen.
Memoria txiki bat egin nahi dugu; izan ere, memoria erresistentzia praktika bat da. Ez bakarrik errelato ofizialek kontuan hartu ez duten hori barnebiltzeko saiakeragatik, baizik eta gaur egun garena eta etorkizunean izango garen horrekin jokoan sartzen garelako. Gaur, hautu politiko bat hartu dugu: ez zaituztegu ahaztuko.