Zer eskaintzen dugu?

FORMAZIOA

Herri feminista bat eraikitzeko eraldaketa pertsonalak eta kolektiboak bultazeko ikastaroak eskaintzen ditugu. Emakume talde, talde feminista, herri mugimendu eta erakunde publiko zein elkarte pribatuetan ikastaroak, tailerrak, lan saioak eta aholkularitzak ematen ditugu. Hauek dira eskaintzen ditugun gaiak. Behar eta eskaera zehatzetara ere moldatzen gara:
genealogia feministak

Feminismoaren oinarriak eta Genealogia Feministak

Munduan zein Euskal Herrian Mugimendu Feministak izandako bilakaera eta aldarrikapenak ezagutzea etorkizuneko erronkei aurre egiteko tresna ezin hobea da. Historia ezagutzeak, aurrera begiratzen laguntzen baitigu!
Hezkidetza

HEZKIDETZA ETA PEDAGOGIA FEMINISTAK

Eskola eta hezkuntza komunitatean genero estereotiporik gabeko hezkuntza prozesuak nahi ditugu, nork bere bizitza-proiektua askatasunean aukeratu ahal izateko. Arraza, klasea, generoa, etnia, kulturak etab. sortzen dituen desberdinkerietatik at eta aniztasun horren errespetuan oinarrituz.
autodefentsa feminista

AUTODEFENTSA FEMINISTA

Zer dira eraso sexistak? Nola pairatzen ditugu? Zeintzuk dira gure bizipenak honen aurrean? Nola identifikatu erasoak? Emakumeok pasibotasunaren ideian hezten gara eta babes beharra dugun pertsonak garela sinesten dugu. Ideia hori hautsi eta gure buruak aitortu, egoeraz jabetu eta boteretzeko autodefentsa feminista lehenesten dugu. Egin aurre indarkeria sexistari. Nik, zuk, guk…ekin!
Jaiak ikuspegi feministatik

Jaiak Ikuspegi Feministatik

Festak jendarte eta kultur adierazpenak dira, sentsazio eta emozioz beteriko erritoak. Gure jendartearen ordena erreproduzitzen dute, horregatik gure herrietako jaietan murgildu eta elementu diskriminatzaileak identifikatu eta horiei aurre egiteko bitartekoak eskainiko ditugu.
Indarkeria matxistak

Indarkeria matxistak: protokoloak

Indarkeria Matxistarekin amaitzeko azken urteetan martxan izan dugun protokoloa izan da Mugimendu feministatik datorren tresna bat. Indarkeria Matxistaren aurrean herriko, jai batzorde edo eragilearen protokoloa ezagutu, erasoen aurrean nola jokatu eta tresna honetan sakontzeko saioa izango dugu.

zaintzak

Zaintza eta ekonomia feminista

Krisi testuinguru honetan, genero ardura naturalizatuak egonkortzen ari dira. Ekonomia feminista lan saio honen bitartez, generoak duen dimentsio sozioekonomikoan sakonduko dugu. Emakumeak eta gizonak ekonomian kokatzeaz haratago, feminitatea eta maskulinitatea ekonomian nola eraikitzen den ikusiko dugu. Bizitza prekarioetatik bizitza gozagarrietara salto egiteko lehen pausuak emateko saioa dugu hau.

Botere harremanak

genero botere harremanak elkarteetan

Erakunde, elkarte edo kolektibo mistoetan generoagatik dauden botere harremanak, parte hartzearen desorekak edota jarrera eta eraso matxistak ikusarazi, kolektibizatu eta hauek orekatzeko edo deuseztatzeko baliabideak eskainiko ditugu. Horretarako, lehenengo bi saioak espazio banatuetan egitea eta azkeneko saioa elkarrekin egitea proposatzen dugu.

irakurle taldea

Irakurle Taldea Antiarrazismotik

“Ez da nahikoa arrazista ez izatea, antiarrazista izan behar da”. A. Davis Literaturaren bidez arrazakeriaren aurkako ahalduntzea eta pentsamendua kritikoa eraikiko dugu Arrazakeriaren aurpegiak ikusteko.

GIZONEKIN LANKETAK:

Maskulinitateari buruzko tailerrak

Identitate maskulinoaren eraikuntzaz hitz egingo dugu, boterearen eta zaurgarritasunaren arteko orekaz, eta errespetuan eta enpatian oinarritutako kultura sustatzeko moduaz.
Ezagutzak eskuratzea baino gehiago, eraldaketa pertsonal eta komunitarioko prozesu bati ekitea bilatzen dugu.

GIZONTASUN EREDUAK ETA FEMINISMOAK LANTZEKO
IRAKURLE TALDEA

Murgildu zaitez gizonentzako gure irakurketa taldeetan, non literatura klasikoan zein garaikidean dauden gizontasun ereduak eta iruditegiak aztertzen ditugun. Eztabaida kritikoen bidez, autokritika sustatzen dugu eta androzentrismoa zalantzan jartzen dugu, maskulinitatearen ikuspegi zabalagoa eta kontzienteagoa sustatuz.

GIZONTASUNA ETA MILITANTZIA

Militantziari eta maskulinitateei buruzko gure tailerretan, aukera paregabea eskaintzen dugu kontzeptu horiei lotutako iruditeria esploratu eta eraldatzeko. Militantzia ereduen eta maskulinitatearen arteko batasuna ulertzen saiatzen gara, izateko eta jarduteko modu berrietarantz moduak bilatuz.

AITATASUNA IKUSPUNTU FEMINISTATIK

Aita izatea ardatz sozial, ekonomiko eta kultural gisa eraikitzen da, beste esparru askotan bezala, boterea eta pribilegioak erabiltzeko beste aukera bat da.Eztabaidarako gune bat ireki nahi dugu, aitatasuna eta ”aita ona” izateak zer esan nahi duen aztertu eta aldatzeko.

 

ERASOTZAILEEKIN LANEAN:
ARDURA HARTZE PROZESUAK

Sexu-indarkeriari eta gure inguruneetan gertatzen diren beste indarkeria matxista mota batzuei aurre egitea beti izan da beharrezkoa bezain korapilatsua eta konplexua. Honen helburua prozesu pertsonal zein kolektiboa sortzen laguntzea eta modu positiboan aurrera egiten duela ziurtatzea da.

 

Ikastaro bakoitzari buruzko informazio gehiago jaso nahi baduzu,
idatzi emagin@emagin.eus helbidera
edo deitu (+34) 943 59 09 02 zenbakira