Formazioa eta ikerketa feminista

Emagin unibertsoa

 

2003. urtean sortu genuen Emagin elkartea. Kapitalismoa, inperialismoa eta heteropatriarkatua errotik aldatzeko premiatik abiatu ginen. Ez gara hutsean aritu eta harrezkero, Euskal Herria feminismotik eraikitzen jarraitzen dugu. Guretzako garrantzi handikoa izan da beti, bizi gaituen sistemaren mugak agerian uztea: horren iraunaraztearen oinarrizko estrategiak agerian uztea eta bide batez, aurre egiteko eragile feminista indartsua sortzea. Horregatik, Emaginen bereziki axola zaigu ezkutuan geratu diren ekarpen feministen sozializazioa eta horiek jendartearen esku uztea.

Hasieratik, ikerketa eta dokumentazio zentro feminista izateko eta mugimendu feministak egindako hainbat hausnarketen biltegia izateko sortu genuen Emagin. Alabaina, bidean esperientzia berriak metatzen joan gara eta gaur egun ezagutza feminista kolektiboki bultzatu nahi duen bitartekoa ere bagara. Euskal Herria feminista antolatzeko bidean beharrezkoa den informazio bilketa lana, faltan diren ikerketen sustapena eta garapen ideologikoan garrantzitsuak diren eztabaida feministak bideratzen ditugu.

Azken urteetan izugarri hazi dira teoria feministak eta hausnarketak egiteko gune eta uneak. Unibertsitatean, herri mugimendu zein mugimendu feministan badago norabide horretan lanean dabilen egitasmorik. Emaginek, guzti horiek saretu eta aliantzak sortzeko elkartea izan nahi du; ezagutza feminista herrigintzaren mesedera jartzen dugu teoria eta praktikaren arteko amildegia murrizteko.

Emagin sendotzen ari gara egunez egun. Orain arteko ibilbidea emankorra izan da, baina aurrera begira lan eremuak zabaldu, sarea indartu eta egitasmoa hedatu nahi dugu.

Jarrai dezagun lanean!

BALIOAK:

E

FEMINISMOA:

Sistema heteropatriarkala eta kapitalistak ezarritako binomioak (sexu-genero, publiko-pribatu…) gainditu nahi ditugu. Sistemaren eta norbanakoen eraldaketa prozesuan kokatzen gara eta harreman eredu berriak sortu nahi ditugu.

E

SAREAN:

Sarean egiten dugu lan, inguruko aniztasunak baliatuz, talde lanaren bidez, aurrez egindako harremanak indar metaketa bihurtuz.

E

INTERSEKZIONALITATEA:

Borroken intersekzionalitatetik abiatuta, botere harreman anitzen ondorioz dauden zapalkuntza anitzak gainditu nahi ditugu, nahiz eta bereziki sexu-genero sistemarengatik sortutakoak. “Petsonala politikoa da” esaldia aintzat hartu eta kontzientziazio eta lanketa indibidual zein kolektiboak bultzatzen ditugu.

E

GORPUTZA:

Gorputza gara, bizipenak eta jakintzak ere hemen daude kokatuak eta hemendik irauli nahi ditugu. Gorputz kontzientzia hartzeko lan egiten dugu.

E

EUSKARA:

Euskaraz ikasi, formatu, ikertu, hazi eta bizitzeko apustua egiten dugu. Euskaraz egin nahi dugu lan eta euskaratik pentsatu nahi dugu errealitatea; baita eraldaketa ere bai.

E

GERTUTASUNA:

Tokian tokiko errealitateekin egin nahi ditugu prozesuak. Txikitasunetik, gertutik, elkarrezagutzatik, harremanetatik, mimoz egindako lanetatik datoz aldaketa integral eta iraunkorrak.

E

AHALDUNTZEA:

Emakumeak modu autonomo eta horizontalean elkartu nahi ditugu eta gure laguntza edota baliabideak boteretzearen mesedera jarri. Ahalduntze hau ezinbestean kolektiboa izan behar dela ulertzen dugu eta horretarako, emakumeen arteko elkartasuna eta gure arteko aliantzak zaintzen ditugu.

E

IKUSPEGI KRITIKOA:

Etengabeko formakuntza eta eztabaidarekin, gure lanaren berrikusketak egin eta ebaluaketa jarraia egiten dugu.

E

KIDETASUNA:

Gutako bakoitzak zapalkuntza anitzen objetibazio ezberdina gorpuzten du, eta, horiek gure jarreretan, harremanetan eta bizimoduetan dute. Erabakitze eta parte hartze prozesuetan desorekak egon daitezkela dakigu; horregatik, oreka gabeziak gainditzeko bitarteko metodologiko zein programatikoak eskaintzen ditugu.

KURRIKULUMA: