‘Gorputz grafiak’ erakusketa Iruñan

‘Gorputz grafiak’ erakusketa Iruñan

Gorputz_grafiak Memoria feministaren marruak erakusketa ikusgai izango da azaroaren 18tik hasita abenduaren 16a arte, Iruñako Condestable Civivoxen.

Memoria txiki bat egin nahi dugu; izan ere, memoria erresistentzia praktika bat da. Ez bakarrik errelato ofizialek kontuan hartu ez duten hori barnebiltzeko saiakeragatik, baizik eta gaur egun garena eta etorkizunean izango garen horrekin jokoan sartzen garelako. Gaur, hautu politiko bat hartu dugu: ez zaituztegu ahaztuko.

‘Gure begiraden albokalteak’ mintegia

‘Gure begiraden albokalteak’ mintegia

Eman izena hemen

Gure praktika eta diskurtso feministek ibilbide luzea egin dute. Horretan gailendu dira begirada batzuk, borroka ildo zein molde batzuk. Horregatik guztiagatik iritsi gara honaino. Jakitun gara, errealitatea aztertzeko moduek eta gure jardunbideek albokalteak eragin dituztela eta, horrexegatik, berrikuspen kritiko bat behar dutela sentitzen dugu. Gure begirada findu nahi dugu, burujabetza feministaranzko prozesua muturreraino eramateko. Eta ariketa hori zuekin egiten jarraitu nahi dugu.

 

 

INDAR BAT GARA GU

INDAR BAT GARA GU

Hemen duzue bide berriak arakatu nahi izan dutenen kontakizuna, patriarkatuari XXI. mendean aurre egiteko; emakume batzuen erresistentziaren historia laburra; zapalkuntzaren gau luzean jaio eta itzali ez den birramonen suarekin bizimodu duinen alde borrokatu dutenen kontaketa; aldaketa posible dela sinisten dutenena; arau sozialetatik desbideratu nahi dutenena; iraultza ezinbestean feminismotik eraiki behar dela sinesten dutenena. Euskal Herriko Bilgune Feministaren ibilbide oparoa jaso dugu liburuxka honetan. Euskal Herriko Bilgune Feministak eta Emagin Formazioa eta Ikerketa Feministak elkarlanean egin dugu lan hau. Durangon izango duzue salgai!

EMAGINEKO ASANBLADA OROKORRAREN KRONIKA

EMAGINEKO ASANBLADA OROKORRAREN KRONIKA

Urriaren 27an Bildu ginen Azpeitian. Han izan ginen lehenengo aldiz bilduta Emaginekin modu batean edo bestean harremana dugun kideak. Ez zen ohiko asanblada izan, bazuen berezitik zerbait. Urte luze hauetan Emagin sortu eta egin duten kideen ekarpenetatik tiraka Emagin eguneratuago bat aurkeztea zen asmoa. Gogotsu eta ilusioz beterik heldu genion erronkari.

Hasteko, Idoia Trenor Emagineko lehendakariak hitza hartu zuen eta asanbladaren nondik norakoak azaldu zituen. Ondoren, Edurne Epelde kideari eginiko elkarrizketaren bideoa ikusi genuen. Bertan azaldu zituen Emaginen sorrera prozesua eta azken urteetan egon diren aldaketak.

2017-2018 urteari begirako plangintzaren helburuak eta ekimen zehatzak aurkeztu ziren ondoren Idoia Arraiza kidearen ahotan. Ondoren, Emaginen logotipo berritua aurkeztu zen eta baita webgune berriaren hezurdura eta edukiak erakutsi zituen Arantza Santestebanek.

Elkartearen barne bizitza antolatzeko eta ordenatzeko asmoz, barne funtzionamendurako akordioa aurkeztu zuen Miren Arangurenek. Emaginek badu iparrorratza datozen hilabeteetan bere jarduera kideen arteko akordio zabalean oinarritu garatzeko. Honetaz gain Ainara Lasak, urteko kontuen balantzea aurkeztu zuen.

Eztabaidarako ez zen tarte luzeegia geratu, halere, meriendaren bueltan egon zen iritzi trukeak eta sentsazioak partekatzeko aukera. Kurtsoaren amaieran, asanblada berri bat ospatzeko gogoekin geratu ginen, hortaz, han ikusiko dugu elkar hurrengoan!